Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gorliz

Gorliz herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Gorliz
  • Biztanleria: 5.670
  • Azalera: 10,2 Km²
  • Web: http://www.gorliz.net
  • Tursimo bulegoa:
    Krutzeta, Nº5-A
    48630 Gorliz
    Teléfono: 946774000
    Fax: 946 774 005
    gorliz@gorliz.net

Bizkaia lurralde historikoko kostaldean dago Gorliz, Uribe-Kosta eskualdean. Herri turistikoa da bereziki, eta haren hondartzak bisitari ugari erakartzen ditu.

Halaber, Gorlizek bestelako altxorrak ere ezkutatzen ditu. Udalerriko erdigunea Elexalde auzoan dago eta, han, XIX. mendeko Iturritxu eta Axeo jauregi ederrak bisitatuko ditugu. Bestalde, Sortzez Garbiko Ama Birjinaren eliza dotorea ere bereiz dezakegu eta, haren alboan, Gorlizko udaletxea bera.

Horretaz gain, hondartzaren alboko pasealekuan bertan, udalerriko eraikin garrantzitsu eta esanguratsuenetariko bat dago: Gorlizko Ospitalea. Ondare historikoa eta udalerriaren kostaldeko izaera elkartzen diren beste gune eder batera egingo dugu ondoren, Andra Mari ermitara, hain zuzen; izen bereko auzoan kokatuta, XI. mendeko santutegi horretatik Gorlizko badiaz eta Butroeko ibaiahoaz gozatzeko aukera ezinhobea izango dugu.

Bestetik, natura maite dutenek, aldiz, ibilbide atseginak egiteko parada dute herri inguruko bidexketan; gainera, hango hondartza luzeak ere itsasertzetik ibilaldi paregabeak egiteko aukera eskainiko digu. Horrez gain, Gorlizko badiako ur lasaiek uretako kirol ugari egiteko aukera ematen du, piraguismoa, uretako motorrak eta urpeko-arrantza kasu.

Azkenik, Bizkaiko udalerri honek jai eta ekitaldi tradizonal ugari jasotzen ditu urte osoan zehar. Santiago jaiak, esaterako, uztailean ospatzen dira eta, Andra Mari auzoko festak, ostera, abuztuko lehen egunetan izaten dira.

Ba al dakizu... ?

Turismoari oso lotuta dagoen udalerria da Gorliz.

Esteka interesgarriak