Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gordexola

Gordexola herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Gordexola
  • Biztanleria: 1.710
  • Azalera: 41,5 Km²
  • Web: http://www.gordexola.net
  • Tursimo bulegoa:
    C/ Zubiete, 10
    48192 Gordexola (Bizkaia)
    Teléfono: 94 679 97 15
    aisitur@terra.es

Gordexola Bizkaiko lurralde historikoaren hego-mendebaldean dago, Enkarterrin, Bilbotik 20 kilometrora gutxi gorabehera.

Altura txikiko mendiz inguratuta, Herrerias ibaiaren urek zeharkatzen dute udalerria. Antzina, ertzetan, 9 kilometroko tartean eraiki zituzten burdinolei eta errotei sor die izena ibaiak. Izan ere, Gordexola burdingintzari oso lotuta egon da eta burdinolak XX. mendearen erdialdera arte egon ziren funtzionamenduan. Egun, hainbat presa eta ubideren aurriak topa ditzakegu, Artekona, Azkarai, Ugalde eta Sologurenenak tartean.

Jauregiak, txaletak eta etxetzarrak han-hemenka topa ditzakegu Gordexolan, izan ere, ondare arkitektoniko aberatsa du. Esate baterako, dorretxe asko daude; harriz egindako eta apaindura gutxiko eraikin sendoak dira eta antzina, defentsarako eraikitzen zituzten leku estrategikoetan. Orixando eta Ibarguen dorreak nabarmenduko ditugu, oso ongi gorde baitituzte.

Dorretxe asko jauregi bihurtu zituzten, eraikinok berreraiki ostean. Halaber, ezin ditugu ahaztu indianoen txaletak. Ameriketan dirua irabazi ondoren, sorterrira itzulitako euskaldunek etxe bikainak eraiki zituzten, lorategi eta guzti. Gordexolan hainbat adibide ikus ditzakegu, Cuba eta Bilbao etxeak esaterako.

Bestalde, erlijio arkitekturari dagokionez, zenbait eliza eta baseliza azpimarra daiteke. San Joaneta Bariko San Nikolas elizak, Molinar eta Zaldu auzoetan hurrenez hurren, ikusteko moduko monumentuak dira.

Azkenik, jai egitarauan, San Andres azoka aipatu beharra dago. Azaroaren bukaeran antolatzen dute eta eskualdeko abere-azoka garrantzitsuenetakoa da. Hala, urtero, jende asko batzen da 1709tik ospatzen den jai honetan.

Ba al dakizu... ?

Enkarterrin dago kokatuta Gordexola udalerria.

Esteka interesgarriak