Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gizaburuaga

Gizaburuaga herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Gizaburuaga, Lea-Artibai eskualdearen barruan eta Lekeitiotik kilometro gutxira. Lea ibaia igarotzen da lau auzoz osatutako herri honetatik.

Interes historiko zein kultural handiko eraikuntza eta gune ugari daude Bizkaiko udalerri honetan, izan ere, ondare artistiko eta arkitektoniko aberatsa dauka. Horien artean, honako bi eraikinok azpimarra ditzakegu : Santa Katalina parrokia ikusgarria, XVI. mendeko eraikin gotiko-errenazentista, eta Oibarko Andre Mariren baseliza dotorea. Halaber, herriko baserri zein kobazulo ugariak ere ezinbestean bisitatu beharrekoak dira, Gizaburuko ezaugarri garrantzitsuak baitira.

Ondare arkitektonikoari dagokionez, Bengolea dorrea bereiz dezakegu ; egun, jauregi barrokoa da eta zubi batetik iritsi gaitezke bertara. Zonalde berean dago Bengolea presa ere, Euskal Herrian aurkitu diren burdinola konplexuenetakoa.

Halaber, Lea errekaren albotik doan ibilbidetik oinez eginez, balio historiko handiko burdinolak, errotak eta zubiak ikusteko aukera izango dugu, inguruotan nagusi den paisaia menditsuaz eta naturaz gozatzen dugun bitartean. Horretaz gain, paisaia eder eta aberatsaz gozatzeko gune paregabea ere izango dugu ikusgai, Errotatxu presa, alegia.

Ba al dakizu... ?

Gizaburuagan Errotatxu presa ikusteko aukera dago. Paisaia eder eta paregabeez gozatzeko gunea da hori.

Esteka interesgarriak