Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Getxo

Getxo herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Getxo
  • Biztanleria: 78.846
  • Azalera: 11,9 Km²
  • Web: http://www.getxo.net
  • Tursimo bulegoa:
    Playa de Ereaga, s/n
    Getxo 48992
    Tel.: 94 491 0800
    Fax: 94 491 12 99
    Infoturismo@getxo.net

Bizkaia lurralde historikoaren kostaldean dago Getxo, Uribe eskualdean. Abra badiak herriko kostaldearen zati bat bustitzen du eta hondartza zein itsaslabar ikusgarriak ditu. Hala, hamar kilometro luze den itsasertzeko paisaia ederra eskaintzen digu.

Halako paisaiei esker, ur-kirolak egin daitezke; piraguismo-ikastaroak eta urpean igeri egiten ikastekoak antolatzen dituzte, baita itsasontzi-irteerak ere, inguruko kosta ezagutzeko. Gainera, abenturazaleek eskalada, arroila-jaitsiera eta beste hainbat kirol probatu ahal izango dituzte.

Getxoko bestelako erakargarriak ikusteko hainbat ibilbide egin ditzake bisitariak. Santa Ana baselizan ekin diezaiokegu txangoari, Bizkaiko neogotikoaren adibide zaharrenetarikoa baita. Ondoren, Mesedetako Ama Birjinaren elizara joango gara; han, lau teklatu dituen organo deigarria ikusiko dugu. Hurrengo geldialdia Zugatzarte pasealekuan egin genezake; bertan, Churruca jauregia eta Bake Eder luxuzko etxea nabarmen ditzakegu.

Herriko parkeak eta aisialdirako gune zabalak kultur eta kirol ospakizun garrantzitsuen egoitza bihurtzen dira urtean zehar. Nazioarteko Folklore jaialdiak ospe handia du. Horrez gain, jazz eta blues doinuek ere tarte berezia izaten dute Getxoko egitarauan.

Ba al dakizu... ?

Hainbat kultura ekitaldi egiten dira urtean Getxon. Horien artean nabarmentzekoak dira Nazioarteko Folklore Jaialdia, Jazz eta Blues Jaialdia eta Folk Jaialdia.

Esteka interesgarriak