Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gautegiz Arteaga

Gautegiz Arteaga herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurraldeko historikoko herri hau Busturialdea eskualdean dago eta, bost auzotan banatuta ageri da.

Halaber, aberastasun handiko ingurune naturalean dago Gautegiz Arteaga, izan ere, gune paregabean kokatuta dago, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan; hori horrela, aniztasun ekologiko nabarmena duen naturgurune paregabean ageri zaigu herria. Horixe da, hain zuzen ere, bisitariak erakartzen dituen gune nagusia, hango naturaz, paisaiaz eta hondartzez gozatzeko leku aproposa.

Bestalde, gure ibilbidearen ukitu kulturala bi eraikinen eskutik etorriko zaigu: Andre Mari parrokia, XVI. mendekoa eta herrigunean bertan dagoena, eta Arteaga gaztelua, eskualde osoko eraikinik garrantzitsuenetarikoa. XII. mendean eraiki zuten eliza eta, 1620an, berreraikitzea erabaki zuten. Gazteluari dagokionez, Montijoko Eugenia enperatrizak agindu zuen haren eraikuntza eta, horretarako, Gautegiz Arteagako harrobiko marmola erabili zuten.

Gautegiz Arteagako ibilbideari azken ukitu emateko, Atxarre (312 m.) mendira doan bidetik egingo dugu ibilbide atsegina. Ibilian, laster iritsiko gara San Martin ermitara eta, handik, Urdaibaiko itsasadarraren ibai-ahoaren ikuspegi ederraz gozatzeko aukera izango dugu.

Ba al dakizu... ?

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan dago Gautegiz Arteaga.

Esteka interesgarriak