Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gatika

Gatika herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Baserri giroko udalerri ederra Butroe ibaiaren ertzean dago, Bizkaiko lurralde historikoan, Uribe Butroe eskualdean, hain zuzen.

Bederatzi auzok osatzen duten udalerriak inguruan zelai berde asko ditu. Hori horrela, ibilaldi lasaiak egiteko leku aproposa da. Horrez gainera,

ondare historiko zabala dauka Gatikak. Ez bairik gabe, Butroeko gaztelu ikusgarria da herriko monumenturik ezagunena. Bisitariak denboran atzera egingo du XIII. mendeko gaztelua ikusita. Erdi Aroan bando-gerren lekuko izan den gotorlekua naturgune paregabean dago kokatuta, alboan baititu atseden hartzeko gune zabala eta lorategi botaniko eder bat. Oso hurbil, gainera, Madalena ermita bisita dezakegu.

Gatikako hirigunean berriz, frontoia, udaletxea eta XVI. mendeko Andra Mari eliza (dorre klasikoa duen tenplua) nabarmenduko ditugu.

Bestalde, jai egitarauari dagokionez, San Markos eguna aipatu behar dugu. Apirilaren 25ean izan ohi da eta egun horretan, nekazaritza eta abeltzaintza azoka antolatzen dute. Halere, abuztuaren amaieran ospatzen dituzte herriko festa nagusiak, San Bartolomeren omenez. Tortilla eta paella txapelketak, umore rallyak, asto lasterketak, txapel jaurtiketak ... Askotariko ekitaldiak antolatzen dituzte gatikarrek egunotan.

Ba al dakizu... ?

Apirilaren 25ean, San Markos eguna, nekazaritza eta abeltzaintza azoka egiten da.

Esteka interesgarriak