Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Garai

Garai herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Garai, Durangaldea eskualdean eta Oiz mendiaren magalean. Zonalde menditsua eta malkartsua da nagusi inguruetan. Gainera, sakabanatuta dauden hainbat gunek osatzen dute Garai eta, hango bizilagun gehienak San Miguel auzoan bizi dira.

Udalerriaren erdian bertan, Garaiko ondare historikoaren hainbat elementu ikusteko aukera izango dugu. Hasteko Garai Goitia jauregi dotorea bisitatu dezakegu, aurrealde ederra duen baserri historikoa. Handik, eliza bi ikustera joko dugu; XVI. mendean eraikitako San Miguel Arkangel eliza batetik, eta San Joan Ebanjelari, XVI. mendeko tenplu sinple eta dotorea, bestetik.

Bestalde, San Joan Momoitio baselizak eta izen bereko auzoan aurkitutako erdi aroko nekropoliak osatzen dute Garaiko ondare historikoen multzoa.

Etxeita artadia ere Bizkaiko udalerri honen lekurik ikusgarrienetakoa da; ingurune lasaian dago kokatuta, izen bereko baserriaren alboan eta Santa Katalina auzoan. Zuhaitz dotore hori bereziki babestuta dago, izan ere, "Euskadiko Zuhaitz Berezien" artean sailkatuta dago, haren handitasunagatik eta adaburuaren zabalera zein simetriagatik, batik bat.

Hainbat jai egun ospatzen dira Garain urtean zehar. Horien artean, Santiago ( uztailaren 25ean) eta Santa Ana (uztailaren 26an) festak azpimarratu ditzakegu.

Ba al dakizu... ?

Gari herrian Euskadiko Zuhaitz Berezietako bat ikusteko aukera dago. Etxeita artadia da hori.

Esteka interesgarriak