Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Gamiz-Fika

Gamiz-Fika herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoko enklabe eder hau Butroe ibaiaren ibarrean dago, Uribe eskualdean. Gamiz eta Fika guneek bat egin eta gero sorturiko herria da.

Inguruko paisaia apaintzen duten eraikin interesgarri ugarik eta baserri zoragarriek irudi liluragarria osatzen dute. Gamizko kaleetan barrena abiatuz gero, XVIII. mendeko San Andres eliza errenazentistak arreta berezia emango digu. Handik oso hurbil, Errotabarri errotarekin egingo dugu topo, eta, gainera, martxan ikusi ahal izango dugu.

Halaber, erdigunea azpimarra dezakegu, Eleizondo santutxoa eta San Martin eliza baitaude bertan. Elementu horiek guztiak bisitatzea merezi duen multzo bikaina dira.

Ibilbide kultural hau egin ondoren, gomendagarriena inguruan txango atsegina egitea da. Hala, panoramika natural paregabeaz gozatuko dugu, baita XVI. eta XIX. mendeetako baserrien edertasunaz ere.

Ba al dakizu... ?

Aurreko mendeetako hainbat baserri daude Gazmi-Fikan. Hala nola, XVI. mendekoak eta XIX. mendekoak..

Esteka interesgarriak