Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Galdames

Galdames herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Galdames, Enkarterri eskualdean. Galdames eta hango ingurune menditsua burdingaien ustiapenarekin eta zaintzarekin lotuta egon da betidanik; jarduera honek, gainera, hirigunearen orografia bera ere aldatu egin du, paisaia zeharo erakargarria eratuz.

Zonalde honetako osagai arkeologiko garrantzitsuena Arenazako kobazuloak osatzen du, hango margolanengatik batez ere. Bizkaiko lau haitzulotan aurkitu da labar-artearen aztarna, besteak beste, Arenazako honetan. Halaber, Eskatxabel trikuharriaz gain, beste bost tumulu ere aurkituko ditugu herrian, Tontor Nagusitik Eretzarako bidean.

Hala ere, bisitari gehien erakartzen dituen gunea Rolls Royce autoen museoa da. Loizaga dorre ederrean kokatutako museo honetan Munduko Rolls Royce bilduma garrantzitsuena batzen da.

Herriko gune garrantzitsuenak bisitatu ondoren, atsedena hartzeko eta inguruneaz gozatzeko leku ederrak ere baditu Galdamesek: Atxuriaga parkea eta Aguas Juntas Presa deituriko atsedenlekua.

Urtean zehar hainbat jai egun ospatzen dira Galdamesen; horien artean, Ogi Eguna azpimarratu dezakegu, abenduaren 24an ospatzen den festa.

Ba al dakizu... ?

Galdamesen Rolls Royce autoei eskainitako munduko museo garrantzitsuenetako bat dago.

Esteka interesgarriak