Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Galdakao

Galdakao herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Galdakao, Uribe Nerbioi eskualdearen barruan. Ingurune malkartsuan kokatutako herria da, Ganguren mendiaren magalean eta, Ibaizabal ibaia igarotzen da herritik.

Ondare historikoko osagai asko daude Galdakaon. Horien artean, Elexaldeko Andre Mari eliza da eraikin erlijiosorik zaharrena, Elexalde auzoan kokatutakoa eta XIII. mendekoa. Estilo nagusi bi berezi ditzakegu bertan, erromanikoa eta gotikoa, eta baita erretaula plateresko ederra ere. Halaber, 1896. urtean eraikitako eta Kurtzea auzoan dagoen Santa Maria eliza ere ikusgarria da.

Ondoren, Isasi Goikoa dorrea bisitatuko dugu, XVI. mendekoa eta tontor baten gainean kokatutakoa. Handik, Lekue dorreraino joko dugu, erreka baten alboan (Usansolon) dagoen jauregi-eraikuntza ederra.

Udalerria osatzen duten zubi, ermita eta eskultura ugariez gain, Oilarra delakoa da Galdakaoko eraikinik esanguratsuena; Donostiara eta Gasteizera doazen errepideen bidegurutzean egonik, Bizkaian dagoen errepideko ikur berezienetako bat da.

Irailean ospatzen dira Galdakaoko jai nagusiak, eta egunik bereziena hilaren 14a da. Herriko auzo eta guneek ere, bestalde, beraien festak egiten dituzte urtean zehar; horrela, uztailaren 31an esaterako, Loiolako San Inazioaren jaiak ospatzen dituzte ur-biltegian.

Ba al dakizu... ?

Udalerriko jai nagusiak irailean ospatzen dira. Urteko beste garai batzuetan ere izaten dira hinbat festa.

Esteka interesgarriak