Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Fruiz

Fruiz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Udalerri txiki hau Bizkaiko lurralde historikoan dago, Uribe Butroe eskualdean, hain zuzen. Gernika-Lumoren eta Mungiaren artean kokatuta, Fruiz herri lasai eta atsegina da, eta hiri handietako zarata eta burrunbatik urrun dago.

Herrigunean bertan, Salbatore eliza gailentzen da beste eraikin guztien artetik. Eraikuntza erromaniko ederra da, baina baditu gerora erantsitako zatiak. Dorrea, esate baterako, XVI. mendean eraiki zuten. Handik oso gertu, Jesus Gurutziltzatuaren baseliza dago, lau zutabek eusten duten ataria duen tenplua, alegia. Egun, oraindik, hilerriko hil-kapera gisa erabiltzen dute.

Azken hori ez da Fruizen dagoen ermita bakarra. Merezi du Sallebante (San Lorentzoren irudia dauka barruan) eta San Migel baselizak ikustea. Arkitekturari dagokionez, eraikinok nahiko antzekoak dira.

Herriko ondare multzoaren parte dira halaber, Legarta eta Azkarre Botiola auzoko baserriak eta Fruizko burdinola; horiek guztiak, balio arkeologiko handiko eraikinak dira.

Bestalde, abuztuaren 10ean ospatzen dituzte Fruizko festa nagusiak, Salbatore jaiak; herriak bere izaera lasaia alde batera utzi eta alderik alaiena erakusten du. Gainera, egunotan nekazaritza azoka egiten dute inguruko baserritarren laguntzarekin. Bertoko produktuen erakusketa, salmenta eta dastaketa izaten da, eta Bizkaiko idi-zekorrak ikusteko aukera ere badago.

Ba al dakizu... ?

Herri lasai eta atsegina da Fruiz, hiri handietako zarata eta burrunbatik urrun dagoena.

Esteka interesgarriak