Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Forua

Forua herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Forua, Busturialdea eskualdearen barruan eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak osatzen duen gune paregabean. Artadi mendia eta Upeta zein Asparro ibaiak ditu inguruan.

Kobazulo ugari daude Foruan eta historiaurreko aztarna ugari aurkitu dituzte bertan. ?Foruko Haitza? delako haitzuloan, esate baterako, Zorioneko Jainkosaren irudia aurkitu zen, erromatarren garaikoa, eta Bizkaiko Arkeologia eta Etnografia Museoan dago gaur egun.

Halaber, Foruko San Martin eliza ere eraikin ikusgarria da, baita haren erretaula barroko ederra ere. Foruako Komentua, Urdaibaiko dorrea eta ?Ama Birjina?ren Estela ere udalerriko ondare historikoaren zati dira; azken hau antzinako estela baten atala da, balio arkeologiko zein etnografiko handikoa.

Era berean, herri bizkaitar hau osatzen duten ermitak ere ikusteko modukoak dira; San Kristobal baseliza, Armotxerri auzoan; San Bernardo, Baldatika auzoan eta Iriñe, Galtoka auzoan. Baseliza hauek euren jaiegunak ospatzen dituzte urtean zehar; hala ere, Foruko festa nagusiak uztaileko azken egunetan ospatzen dituzte, Loiolako San Inazioren omenez.

Ba al dakizu... ?

Hainbat kobazulo eder daude Foruan. Horietako batean erromatarren garaiko Zorioneko Jainkosaren irudia aurkitu zuten.

Esteka interesgarriak