Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Etxebarri

Etxebarri herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Etxebarri, Uribe-Nerbioi eskualdearen barruan. Halaber, Ganguren (474 m.) mendizerraren magalean dago kokatuta, Bizkaiko hiriburuaren alboan.

Etxebarriko ondare kulturalari dagokionez, honako eraikinok azpimarratu ditzakegu: San Esteban parrokia ederra eta Santa Ana baseliza. Halaber, Amezolako dorretxea ere bisitatzeko modukoa da, baita Legizamon jauregia ere, etxetzar neoklasikoa.

Herriko ondare historiko zein kulturala ikusi ondoren, ingurune naturalaz gozatzeko aukera izango dugu, Bizkaiko hiriburuaren bista paregabeak ikusiaz.

Santa Ana eta San Esteban Etxebarriko jai nagusiak uztailaren 26an eta abenduaren 26an ospatzen dituzte, hurrenez hurren; egunotan festa giroz janzten dira Etxebarriko kaleak.

Ba al dakizu... ?

Etxebarritik Bizkaiko hiriburuko ikuspegi ederrak ikus daitezke.

Esteka interesgarriak