Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Errigoiti

Errigoiti herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Errigoiti, Busturialdea eskualdean eta Gernika-Lumotik oso hurbil.

Batik bat baserri giroko herria da Errigoiti, eta ondare historiko anitza dauka. Horien arten, Idoibaltzagako Andre Mari eliza azpimarra dezakegu, Eleizalde auzoan kokatutako eta 1550. urtean berreraikitako parrokia ederra. Honen alboan, San Antonio Abadearen eta San Antonio Paduakoaren gurutze-tokia bisitatu dezakegu. Errigoitiko elizak berak, gurutze-tokiak eta hauen inguruko etxeek zonalde paregabea osatzen dute.

Halaber, baseliza ugari ditu Errigoitik, San Antonio, Santa Kurutze eta San Lorenzo, tartean; azken ermita hau Metxikas auzoan dago, eta zuhaitz ugariz osatutako landa dauka inguruan. Bizkaiko udalerri honen ingurune naturalaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu bertan.

Errigoitin hainbat jaiegun ospatzen dira, izan ere, auzo eta ermita ugari daude herrian. San Isidro Laborariaren jaiak maiatzaren 15ean ospatzen badira ere, Eleizalde hiriguneak Paduako San Antonioren festak jasotzen ditu ekainaren erdialdean.

Ba al dakizu... ?

Auzo eta ermita asko ditu Errigoitik, eta hori dela eta, jai asko ospatzen dira.

Esteka interesgarriak