Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ereño

Ereño herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Gernika eta Lekeitio herrien arteko ingurune menditsuan kokatutako dago Ereño Bizkaiko herria.

Ereñoren berezitasun nagusiak marmola eta harrobien ustiapena izan dira, herrian betidanik landu izan diren alorrak. Hirigunean barneratuz, Ereñoko ondare historikoko eraikuntza nagusiarekin egingo dugu bat : San Migel eliza ederra, gotiko eta errenazimendu garaiko eraikina.

Bista ederrak maite dituztenentzat ezinbestekoa da Ereñozarko San Migel ermitara igotzea, 448 metroko altuera duen mendixka, hain zuzen. Han goitik paisaia zoragarria izango dugu begi bistan; batetik, Gorbeia mendia (1.481 m) eta Durangaldea eskualdea, eta, bestetik, Mundakako itsasadarra zein haren portua eta kostaldeko udalerri ederrak, hala nola, Ea eta Ibarangelua. Hori guztia, Kantauri itsasoa atzean dela. Zalantzarik gabe, leku ikusgarria.

Bestalde, Busterrigane zonaldean, kobazulo itxia aurkituko dugu, Geranda muinorako bidean ; haren inguruetan, Potoko haitzuloaren amildegia ikusteko aukera izango dugu.

Ereñoko jai nagusiak irailaren 30ean ospatzen dira, San Migel festak, hain zuzen ere.

Ba al dakizu... ?

Ereñoxko San Miguel ermitatik, 448 metroko garaieran dago, Bizkaiko ikuspegi zoragarria ikus daiteke.

Esteka interesgarriak