Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Erandio

Erandio herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Erandio, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean eta San Paulo zein San Bernabe mendateen artean. Zazpi auzotan banatuta dago Erandio, eta honako gune hauek dira jendetsuenak: Altzaga, Astrabudua eta Erandio-Goikoa.

Ondare historiko zein artistiko zabala dauka Erandiok, eta herriko hainbat erakinetan nabari da hori. Erandio Goikoa auzora joz, Andre Mari eliza gotiko ederra ikusiko dugu. Halaber, Martiartu dorrea, Goiherri auzoan dagoen erdi aroko eraikin errenazentista, eta Artetxe etxea ere eraikin ikusgarriak dira.

Eraikin historikoak bisitatu ondoren, herriaren inguruetan paseatzeko aukera izango dugu, eta bertako zonalde lasaiak ezagutzeaz gain, Bilboko itsasadarra ikusteko gune paregabeak aurkituko ditugu. Halaber, Erandioko Goiherri auzoa, inguruneaz eta naturaz gozatzeko gune paregabea da.

Bestalde, auzo ugari dituen udalerria izanik, hainbat ospakizun egiten dituzte Erandion. Hala ere, abuztuan ospatzen dira herriko jai nagusiak, San Lorentzo, Andra Mari eta San Agustinen omenez.

Ba al dakizu... ?

Erandiok Bizitzeko Udalerri egokiaren saria jaso zuen 2005. urtean.

Esteka interesgarriak