Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Elantxobe

Elantxobe herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoko kostaldean dago Elantxobe. Ogoño lurmuturrak eta hainbat itsaslabarrek babesten dute herria.

Elantxobera iristean, kresal-usainak porturaino eramango du bidaiaria, arrantzaren erdigunera, hain zuzen. 1783an, hainbat kai eraiki zituzten itsasoaren oldarraldiei aurre egiteko. Gaur egun, indartu egin dituzte eta herriaren irudia are ederrago bihurtu dute.

Herriko kaleetan, Bariko San Nikolas eliza ikusiko dugu, arrantzaleen zaindariari eskainitako eraikina. Kale Nagusia, bestalde, hareharrizko harresi zaharrez josia dago, eta landare asko daude bertan.

Halaber, mailakaturiko eraikin deigarriz beteta daude herriko kaleak. Itsasora begira daude eraikinok, arrantzaleak noiz herriratuko zain.

Ba al dakizu... ?

Mailakaturiko eraikinak nagusi dira Elantxoben. Asko, gainera, itsasoari begira daude..

Esteka interesgarriak