Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Durango

Durango herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Durango
  • Biztanleria: 28.899
  • Azalera: 10,7 Km²
  • Web: http://www.durango-udala.net
  • Tursimo bulegoa:
    Oficina de turismo
    Askatasun etorbidea, 2
    Teléfono/fax: 94 603 39 38

Durangaldea eskualdeko udalerririk garrantzitsuena da Durango herri bizkaitarra eta Euskal Autonomi Erkidegoaren erdigune geografikoan dago. Ibaizabal ibaia igarotzen da herritik eta, inguruko mendien artean, Anboto azpimarratu dezakegu.

Balio historiko handiko eraikin ugari daude Durangon, ondare kultural zabala, alegia. Herriko eraikin nagusia Santa María Uribarri eliza da: barrualde gotikoa eta egurrezko arkupe izugarria dauka, Euskal Herriko handiena, hain zuzen ere. Durangoko altxorrik ederrena, bestalde, Kurutziaga gurutzea da. Gainera, Lariz dorrea, Mikeldiren harrizko irudia, Santa Ana arkua (barroko estilokoa) eta egun museoa den Etxezarreta jauregia ere eraikin ederrak dira bisitatzeko.

Kulturari dagokionez, San Agustin kultur gunea bereiz dezakegu, antzerki, dantza zein musika arloko ekitaldi garrantzitsuak jasotzen baititu. Bestalde, Durangoko Arte eta Historia Museora jauzi eginez, udalerriko historia ezagutzeko aukera paregabea izango dugu; izan ere, Durangoko historian berebiziko garrantzia izan duten agiriak bertan gordetzen dira.

Urriaren erdialdean ospatzen dituzte Durangon herriko jai nagusiak, Sanfaustoak. Azken urteotan, garrantzi handia hartu dute jaiok eta inguruko jende ugari erakartzen dute herrira. Jai hauetaz gain, udalerria osatzen duten gainerako auzoetan ere jaiegun ugari ospatzen dituzte.

Ba al dakizu... ?

Balio historiko handiko eraikin ugari daude Durangon, ondare kultural zabala, alegia.

Esteka interesgarriak