Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Derio

Derio herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Derio, eta Txorierriko gunerik handiena da. Asua ibaia eta Untza errekatxoa igarotzen dira herritik. Iparraldean, Mungia eta Laukariz ditu, ekialdean Zamudiorekin egiten du muga, hegoaldean Bilbo dauka eta mendebaldean, azkenik, Sondika eta Loiu ditu.

Hirigune modernoa dauka Derio, oraintsu osatutako gune ugari baititu. Era berean, hainbat eraikin historiko ditu, udalerriko ondare kulturalaren multzoa osatzen dutena.

Horien artean, San Kristobal eliza ederra azpimarratu dezakegu, X. mendean eraikitakoa eta barruan Ama Birjinaren irudi gotikoa duena. Handik, San Isidro elizara joko dugu, oraintsu eraikitako egitura ederra ikusteko. Santa Esteban ermita osatzen duen eraikin kubikoa ere ikusteko modukoa da.

Deriok urtean zehar jai egun ugari ospatzen ditu herriko hainbat gunetan; hala ere, San Isidroak dira herriko festa nagusiak.

Ba al dakizu... ?

Hirigune modernoa dauka Derio, oraintsu osatutako gune ugari baititu.

Esteka interesgarriak