Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Busturia

Busturia herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Mundaka eta Gernika-Lumoko itsasadarraren parean dago Busturia. Hegoaldean, Ibaizabal ibaitik bereizten duen mendigune bat dago, eta Oiz eta Bizkargi mendiak dira tontorrik altuenak. Iparraldeko mugan, berriz, Sollube mendia ikusiko dugu.

Ondare kulturalari dagokionez, antzinako Altamira jauregia aipa daiteke; izan ere, oso ezaguna eta ederra da. Erdi Aroko eraikina da eta X. mendean berreraiki zuten Manso Lopez eta Gorritz de Madariaga jaunek.

Halaber, Axpeko Andra Mari Eliza ere nabarmendu beharra dago; XIV. mendean berreraiki eta handitu zuten. Azkenik, Kurtzioko Ermita, Madariaga Dorrea eta San Migel Eliza azpimarra ditzakegu, herriko eraikin esanguratsuak baitira.

Aipaturiko altxor horiek guztien inguruan, paisaia berdea da nagusi; beraz, Busturiko txokoak ikusi eta gero, txangoa egin dezakegu naturaz gozatzeko.

Ba al dakizu... ?

Altxor ugari ditu ezkutaturik Busturiak, guztiak paisaia berdez inguratuak, beraz, txokoak ikusi eta gero, txangoa egin dezakegu naturaz gozatzeko.

Esteka interesgarriak