Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Bilbao

Bilbo hiri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Bilbao
  • Biztanleria: 345.141
  • Azalera: 349.356 Km²
  • Web: http://www.bilbao.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Plaza Circular, 1

Bizkaia lurralde historikoaren ipar-mendebaldean dago Bilbo, Ibaizabal ibaia itsasoratzen den tokitik oso gertu. Bizkaiko hiriburua izateaz gain, Euskadiko hiriburu jendetsuena eta industrializatuena da. Mendiz inguratuta dago, Pagasarri, Ganeta, Restaleku, Arnotegi, Artxanda eta Santo Domingo artean.

Denetariko jarduerak egiteko aukera zabala eskaintzen dio Bilbok bisitariari. Erabateko hazkundea bizi du, eta horren erakusgarri dira, besteak beste, Metroa, portua handitzea, gune berdeak ugaritzea, Guggenheim Bilbao Museoa eta Euskalduna Jauregia. Eraldaketa handi horrek, hala ere, ez du ekarri hainbat bazterren xarma galtzea.

Alde zaharra da hiribilduaren bihotza. Zazpikaleak izenaz ezagunagoa dena Bizkaiko hiriburuko merkataritza eta aisiarako gune garrantzitsuenetakoa da. Plazer hutsa da gaur egun bertako kaleetako taberna, jatetxe eta saltoki klasiko eta berritzaileen artean paseatzea.

Handik oso gertu, Areatzako zubiak XIX. mendeko zabalgunearekin lotzen du alde zaharra. Etxe-uharte edo etxadi zabal eta eraikin dotorekoa, Kale Nagusia da horren ardatz nagusia; horren zati handi bat oinezkoentzako gune egin dute, gainera. Merkataritzagune eta banku askoren egoitzak daude bertan. Bizkaiko hiriburua finantza eta zerbitzu hiria ere bada; Bilboko Burtsa (Estatuko finantzen neurgailuetako bat) eta Bilbao Exhibition Centre (mundu-mailako batzar inportanteak hartzen dituena) dira ekonomiaren alorrean Bilbok duen garrantziaren adierazleetako bi. Bestalde, Euskadiko porturik handiena eta garrantzitsuena da Bilbokoa, baita Europako lehenengoetakoa ere.

Hiri abegitsua, plurala eta kosmopolita bihurtuta, hamarkada askotan eskaini izan zuen irudi ilun eta itsusia aldatzea lortu du Bilbok. Horren ondorioz, gero eta turista gehiago hartzen ditu urterik urtera, Aste Nagusian (urteko festa handiena) gehienbat. Abuztuan ospatzen dira hiriko jai nagusiok, eta Mari Jaia izaten da urtero horien arima.

Ba al dakizu... ?

Don Diego Lopez de Haro Vak, Bizkaiako jauna, 1300. urtean eman zion Bilbori hiri izendapena.

Esteka interesgarriak