Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Berriz

Berriz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Berriz, Durangaldea eskualdean. Berrizko iparraldea zonalde malkartsua da, eta Artiezu mendia nabarmentzen da bertan. Ibaizabal ibaiak hainbat erreka jasotzen ditu Berriztik igarotzen denean, besteak beste, Magunas eta Akelkorta, Oiz menditik datozenak. Iparraldean, Garai eta Zenarruzarekin egiten du muga, hegoaldean Elorrio dauka, ekialdean Mallabia eta Zaldibar, eta azkenik, Abadiñorekin egiten du muga mendebaldean.

Berrizko ondare historikoari dagokionez, honako hiru dorreak bereiz ditzakegu: Berriz, Lariz eta Arria, XVI. mendean errenazimendu garaiko jauregi bilakatu zirenak, hain zuzen. Halaber, hainbat oinetxe ere badaude Berrizen, hala nola Berrizbeitia, Iturriza, Isunza eta Errotapeko Olabe. Andiko santutegi barrokoa ere ikusteko modukoa da, urrezko erretaula duena. Arkitektura erlijiosoaren beste erakusgarri batzuk Berrizko San Joan Ebanjelista eliza, XII. mendekoa, eta herriko hamabi baselizak dira.

Herriko ondarea bisitatu ondoren, hainbat ibilbide eta paseo burutzeko aukera ederra eskaintzen du Berrizek, haren mendi eta Ibaizabal errekaren hegoaldeko mendixka txikiak ezagutuz.

Zazpi auzok osatzen dutenez Berrizko udalerria, urtean zehar hainbat festa eta ospakizun egiten dituzte hauetan, baina hala ere, Berrizko zaindariaren jaiak San Pedroren eta Santa Isabelen omenez ospatzen dira, ekainaren 29tik uztailaren 2ra.

Ba al dakizu... ?

Hainbat ibilbide eta paseo burutzeko aukera ederra eskaintzen du Berrizek, haren mendi eta Ibaizabal errekaren hegoaldeko mendixka txikiak ezagutuz.

Esteka interesgarriak