Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Berriatua

Berriatua herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Berriatua, Lea-Artibai eskualdean eta Ondarroatik kilometro gutxira. Udalerria hiriguneak berak eta mendiko honako auzoek osatzen dute : Miloi, Asterrika eta Madalena.

Bizkaiko udalerri honetan ondare historiko anitza ikusteko aukera izateaz gain, bidezidor zein mendiko ibilaldi ugari aurkituko ditugu, Artibai ibaiko bazterrak ikusteko paraje ezin hobea. San Pedro elizan hasiko dugu gure ibilbidea, tontor baten gainean dagoen XII. mendeko eraikina; handik, Etxe Pintxura joko dugu, XVIII. mendeko dorretxea.

Madalena auzoan barneratuz, Aranzibia dorrea ikusiko dugu. Ondoren, auzoaren izen bereko ermita bisitatuko dugu, hango bista ederrekin gozatuz; honen alboan, "Sarnapotzu" putzu bereziarekin egingo dugu topo, azaleko gaixotasunak sendatzeko ur-putzua omen dena. Beste leku ikusgarri bat Lekoia Bekoa baserria da; oraintsu eraberritu dute eraikina, eta euskal arkitektura herrikoiaren eredurik ederrenetakoa da.

Asterrika auzoa, Berriatuako hirigunearen alboan egonik, xarmaz beteriko ibilbide ugari eskaintzen dituen zonaldea da. San Lorentzo ermita gotikoa dago bertan, modu onean zaindutako XV. mendeko eraikin ikusgarria.

Berriatuako jairik garrantzisuenak San Gregorio festak dira; maiatzaren 9an ospatzen dira jaiok eta ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dugu bertan.

Ba al dakizu... ?

Bizkaiko udalerri honetan ondare historiko anitza ikusteko aukera izateaz gain, bidezidor zein mendiko ibilaldi ugari aurkituko ditugu, Artibai ibaiko bazterrak ikusteko paraje ezin hobea.

Esteka interesgarriak