Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Bermeo

Bermeo herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Bermeo
  • Biztanleria: 16.947
  • Azalera: 34,1 Km²
  • Web: http://www.bermeo.eus
  • Tursimo bulegoa:
    Lamera s/n 48370 Bermeo
    Tel.: 94 617 91 54
    Fax: 94 617 91 59
    Mail: turismo@bermeo.org

Bizkaiko kostaldean dago Bermeo, Busturialdea eskualdean, eta lurralde historikoko porturik garrantzitsuenetakoa dauka. Sollube mendiaren magalean dago herria, eta itsaslabar zein harkaitz ugari ditu kostaldean zehar, Gaztelugatxe eta Aketx zein Izaro uharteak, tartean. Sartune txikiak dauzka gainera kostaldean, Matxitxako lurmuturrari bide ematen diona, esaterako.

Bizkaiko udalerri honek izaera eta xarma bereziak dauzka. Gainera, ondare kultural ugaria ikusteko aukera eskaintzen dute haren kaleek. Nestor Basterretxeak Benito Barruetaren omenez egindako monumentua bisitatuko dugu lehenik; irudiak daukan zulotik begiratuz gero, paregabeko paisaia ederra ikusiko dugu: Izaro irla bete-betean ageriko zaigu. Handik, Erzilla dorrean dagoen arrantzalearen museora joko dugu, eta Bermeoko kasinoa ere bisitatuko dugu, haren jauregi frantses itxurarekin gozatzeko. Azkenik, Santa Eufemia eliza gotikora iritsiko gara.

Edonor liluratzeko moduko leku ederrak daude Bermeon. Horien artean, honako hauek bereiz ditzakegu: Aritzatxu hondartza, Izaro uhartea, Matxitxako lurmuturra, Tala ( herriko goialdean dagoen zuhaiztia), eta haren azpian dagoen harrizko hondartza, Talape. Halaber, Gaztelugatxe ere, Bizkaian bisitari gehien jasotzen dituen gune paregabea, Bermeotik Bakiora doan bidean dago.

Bermeoko jai nagusiak irailaren 7an hasten dira, Almikeko Andra Mari egunean. Jaiotako egun handiena irailaren 9an ospatzen dute bermeotarrek, Arrantzale egunean. Horretaz gain, uztailaren 22a,Madalena eguna, ere berezia da bermeotarrentzat.

Ba al dakizu... ?

Bizkaiko udalerri honek izaera eta xarma bereziak dauzka. Gainera, ondare kultural ugaria ikusteko aukera eskaintzen dute haren kaleek.

Esteka interesgarriak