Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Berango

Berango herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Berango, Bilbo Handia eskualdearen barruan. Paisaia zabala da nagusi inguruotan, eta honako mendiok bereiz ditzakegu: Munarrikolanda, Saiherri eta Agirremendi; bestalde, Gobela erreka igarotzen da Berangotik. Iparraldean, Sopelarekin egiten du muga, Urduliz dauka ipar-ekialdean, Erandio hego-ekialdean, eta azkenik, mendebalean Getxorekin egiten du muga.

Ondare kultural ugaria dauka Berangok, ikusteko modukoa. Guzmango Santo Domingo eliza ederrean hasiko dugu gure bisitaldia, eta ondoren, eraikin barrokoa duen Santa Ana baseliza ikusiko dugu. Halaber, Munarrikolanda multzo megalitikora joko dugu; lurrezko eta hareharrizko bost tumulu eta dolmen bat daude gune berezi honetan.

Berangoko dorretxeak ere erdi-aroko erakusgarri dira, eta horien artean, Otxandategikoa berezi dezakegu, modu onean zaindutako antzinako eraikina baita. Azkenik, Soparda jauregia, Berangoko errotak eta Bizkaiko eredu tradizionaleko baserriak bisitatuko ditugu, Arrizubiaga baserria batik bat.

Batetik, Santa Anaren ohorezko jaiak ospatzen dira Berangon uztailaren 26an, eta bestetik, abuztuaren 4an ere ospakizunak izaten dituzte herrian, Guzmango Santo Domingoren omenez.

Ba al dakizu... ?

Berangoko dorretxeak ere erdi-aroko erakusgarri dira, eta horien artean, Otxandategikoa berezi dezakegu, modu onean zaindutako antzinako eraikina baita.

Esteka interesgarriak