Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Bedia

Bedia herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Bedia. Mandoya eta Matiloarre mendiak ditu inguruan, eta Ibaizabal errekak mendebaldetik ekialdera zeharkatzen du herria.

Ondare historiko zein kultural zabala dauka Bediako udalerriak. Eraikin garrantzitsuena San Joan Bautista elizak osatzen du, hiru aldare eta gangadun habeartea dituen elizak, alegia. Bediako beste gune ikusgarri batzuk honako hauek dira: San Lorenzo ermita, Elexalde eskultura eta Bidekolea jauregia. Gainera, baserri zein errota ugariek eta dorretxeek ere zeresan handia dute herrian, eta guzti honengatik, euskal giro tradizionala mantentzen jakin duen herri atsegina da Bedia.

Bediako jai nagusiak San Joanak dira eta ekainaren 24an eta 25ean ospatzen dituzte. Hala ere, San Lorenzo, San Roke eta San Martin jaietan ere ospakizun ugari izaten dira herrian.

Ba al dakizu... ?

Ondare historiko zein kultural zabala dauka Bediako udalerriak.

Esteka interesgarriak