Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Basauri

Basauri herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Basauri, Bilbo Handia eskualdean. Nerbioi eta Ibaizabal Bizkaiko ibai garrantzitsuenak batzen diren gunean dago udalerria. Era berean, Urduñatik eta Durangotik datozen bideak elkartzen dira Basaurin. Iparraldean Bilbao, Etxebarri eta Galdakao herriekin egiten du muga Basaurik, ekialdean Galdakao eta Zaratamo ditu mugakide, eta hegoaldean zein mendebaldean, aldiz, Arrigorriaga.

Herrialde industriala da Basauri, batik bat "Mercabilbao" Bilboko Azoka Nagusia eta Bilbondo merkataritza-guneari esker eta hortaz, ondare artistiko gutxi daude herrian baina garrantzitsuak, Ariz Dorrea, Arizeko San Fausto Baseliza, San Miguel Eliza eta San Martin ermita, tartean.

Basauriko jai nagusiak San Faustoak dira, urriaren erdialdean ospatzen diren festak.

Ba al dakizu... ?

Nerbioi eta Ibaizabal Bizkaiko ibai garrantzitsuenak batzen diren gunean dago udalerria.

Esteka interesgarriak