Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Barrika

Barrika herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Kostako leku eder hau Bizkaia lurralde historikoan dago, Uribe eskualdean. Hainbat labarrek babesten dute Barrikako itsasertza, eta paisaia ederra osatzen dute.

Ibilbidea Barrika hondartzan has dezakegu, guztiz aproposa baita txango luzeak eta lasaiak egiteko. Halaber, Butroi itsasadarra azpimarratu beharra dago; izan ere, herria zeharkatzen du, Ardanza auzoan hasi eta Bizkaiko Itsasoko bokalera heldu arte. Arrantza gustuko duen jende asko joaten da bertara, eta, gainera, uretako kirolak ere egin daitezke.

Horrez gain, Kurtzio mendi inguruko aztarnategi arkeologikoak bisita ditzakegu. Hala, aspaldiko garaietako hondar ikusgarriak atzeman ahal izango ditugu.

Barrika ekaina amaieran ezagutzea erabakiz gero, San Joan jaiez gozatuko dugu. Jarduera anitz antolatzen dituzte, eta San Joan egunaren bezperan pizten duten ohiko sua nabarmen daiteke.

Ba al dakizu... ?

Barrikara hurbiltzen bagara, Kurtzio mendi inguruko aztarnategi arkeologikoak bisita ditzakegu.

Esteka interesgarriak