Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Barakaldo

Barakaldo herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bilbo Handia eskualdean dago Barakaldo, errekaren ezkerraldean. Altuera txikiko mendi ugari ditu inguruan, Argalario eta Arroletza, kasu; eta, hiru erreka igarotzen dira herritik: Castaños, Kadagua eta Nerbioi. Iparraldean, Sestao eta Trapagaran dauzka; hegoaldean, Güeñes eta Alonsotegi; ekialdean, Bilbao eta Erandiorekin egiten du muga eta azkenik, mendebaldean, Galdames eta Güeñes ditu.

Bizkaian biztanle gehien dituzten herrietan bigarrena da Barakaldo, Bilboren atzetik. Gainera, leku pribilegiatuan egonik, errepidez ondo komunikatuta, Bilbo Handian erreferentzia puntu garrantzitsua da.

Paisaia zeharo ezberdinak batzen ditu Barakaldok bere barrutian; errekatik mendira arteko bidean, gune atsegin ugari aurkituko ditu hara hurbiltzen den orok: enparantzak, etorbideak, lorez apaindutako guneak, eta baratze-botanikoa. Gainera, inguruotako erreferentzia kulturala ere bada udalerri hau, neurri handi batean Barakaldo Antzokiari esker, ekitaldi ugari (adituen esanetan ekitaldi onak) jasotzen baititu urtean zehar.

Bizkaiko udalerri honek uztailaren erdialdean ospatzen ditu herriko zaindariaren Karmen festak, eta era guztietako ekitaldi ugariz gozatzeko aukera izango dugu jaiotan.

Ba al dakizu... ?

Paisaia zeharo ezberdinak batzen ditu Barakaldok bere barrutian; errekatik mendira arteko bidean, gune atsegin ugari aurkituko ditu hara hurbiltzen den orok: enparantzak, etorbideak, lorez apaindutako guneak, eta baratze-botanikoa.

Esteka interesgarriak