Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Balmaseda

Balmaseda herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Balmaseda
  • Biztanleria: 7.800
  • Azalera: 22,3 Km²
  • Web: http://www.balmaseda.net
  • Tursimo bulegoa:
    Campo de las Monjas,1
    48800 Balmaseda
    Tfno.: 946 80 13 56
    www.encartur.net
    9:00-14:00 y 16:00-19:00
    (Lunes a viernes).
    10:00-14:00
    (Fines de semana y festivos).

Bizkaiko hego-mendebaldean dago Balmaseda, Enkarterrietako eskualdean eta Kadagua ibaiaren ertzean. Kolitza, Canto, Garbea, Terreros eta Arbaliza mendiak dira nagusi inguruotan. Iparraldean, Sopuerta eta Artzentales dauzka, Menako bailara (Burgos) dauka hegoaldean, eta ekialdean Zallarekin egiten du muga ; mendebaldean, azkenik, Mena eta Artzentales bailarak dauzka.

Balmasedako ondare kulturalari dagokionez, San Severino eliza ederra bereiz dezakegu, XV. mendeko eraikina, eta San Joan eliza, Kadagua ibaiaren alboan kokatutako eraikin gotikoa. Santa Klara komentu berezia ere azpimarratzekoa da, baita Urrutia eta Horcasitas jauregiak ere. Handik, zubi zaharrera joko dugu, Balmasedako lekurik zaharrenera.

Leku eder bezain ezezagunean egonik, Enkarterrietako eskualdean, inguruetako mendietan zehar ibilbide ugari egiteko aukera eskaintzen du Balmasedako herriak.

Herriko jai jendetsuenak San Severino festak dira, eta jaiotako ekitaldi nagusia Putxeroen lehiaketa da. Hala ere, honako bi jaiok ere zeharo ezagunak dira Balmasedan : Aste Santuko ekitaldia eta erdi aroko azoka.

Ba al dakizu... ?

Balmasedako ondare kulturalari dagokionez, San Severino eliza ederra bereiz dezakegu, XV. mendeko eraikina, eta San Joan eliza, Kadagua ibaiaren alboan kokatutako eraikin gotikoa.

Esteka interesgarriak