Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Bakio

Bakio herri bizkaitarra
Datu orokorrak
  • Izen ofiziala: Bakio
  • Biztanleria: 2.589
  • Azalera: 16,8 Km²
  • Web: http://www.bakio.org
  • Tursimo bulegoa:
    Bº Urkizaur, 28
    48130 Bakio
    Tfno.: 94 619 33 95
    Fax: 94 619 31 61
    turismo@bakio.org
    Horario de invierno:
    10:00-14:00 y 16:30-19:30
    (Lunes a sábado).
    10:00-14:00 (Domingos)
    Horario de verano:
    10:00-14:00 y 16

Bizkaia lurralde historikoaren kostaldean dago Bakio, Uribe eskualdearen barruan eta Mungia eta Bermeo artean.Burgoa, Garbola eta Jata mendiek inguratzen dute herria eta Zarraga zein Ondarra ibaiaik igarotzen dira bertatik.

Erlijio arloko arkitekturari dagokionez, Jasokundeko Andre Mariren parrokia azpimarratu dezakegu, eta baita estilo gotikoko Andre Mari eliza ere, Jata maldan dagoena. Era berean, herriko baselizak (Santa Ursula, San Kristobal eta Santa Katalina, kasu) eta Elexpuru edo Ormatza jauregiak ere, barroko estilokoak, ikusgarriak dira.

Kostaldeko herri honetako ondare kulturala bisitatu ondoren, Bakioko hiru museoetara iritsiko gara: Eneperi museo etnografikoa, Gorrondona txakolinaren museoa eta Zintziri Errota museoa; izen bereko jatetxean dago azken hau, eta hainbat berezitasun hartzen ditu.

Bakioko kostaldea leku paregabea da, hondartza, kala, paseo zein itsaslabarrez inguratuta. Gaztelugatxeko paraje ederrak txundituta utziko gaitu, itsaso zabalean; gainera, babestutako biotopo lez izendatu dute zonalde hau. Askada eta Jata begiratokietatik ere Bakioko bista itzelak ikusteko aukera izango dugu.

San Jose egunean hasten dira Bakion urteko jaiak, martxoaren 19an, txakolinaren aurkezpenarekin. Bestalde, Andre Mari jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dituzte, baina, San Joan Dolozak zaindariaren-jaiak dira herriko festa nagusiak, abuztuko azken egunetan.

Ba al dakizu... ?

Bakioko kostaldea leku paregabea da, hondartza, kala, paseo zein itsaslabarrez inguratuta. Gaztelugatxeko paraje ederrak txundituta utziko gaitu, itsaso zabalean.

Esteka interesgarriak