Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Aulesti

Aulesti herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Aulesti, Lea-Artibai eskualdean, eta Markina eta Lekeitio udalerrien artean. Iluntzar eta Bedartzandi mendiek babestuta, hiriguneaz gain honako zazpi auzoak ditu Aulestik: Goierri, Ibarrola, Narea, San Anton, Urriola y Zubero.

Interes historiko zein kulturaleko hainbat eraikin daude Aulestin. San Juan Bataiatzailearen parrokian hasiko dugu gure ibilbidea, udalerriko hirigunearen erdi-erdian kokatuta dagoen elizan, Ibañez de Aldekoa jauregiaren alboan ; handik, Pedro Ibañez de Auestia dorretxera joko dugu, herriari izena jarri zion kalitate handiko eraikina.

Aulestiko baseliza ederrak ere ikusteko modukoak dira, Murelagako San Juan ermita, Elizatxu ermita eta San Lorenzo ermita, tartean ; baina, batez ere, Santa Eufemia ermita da ezagunena. Gainera, udalerriaren inguruetan kobazulo ugari daude, hala nola, Kobaburu, Txantxane, Lezate Kobie y Zuluka haitzuloak.

Gune berde ugari eta landa auzoetan sakabanatuta dauden baserriak dira herriko ezaugarri nagusiak. Horrela, paseatzeko zein atsedena hartzeko gune aproposak eskaintzen dizkigu Aulestik; batetik, Errekondo parkea, ibaia bazterrean kokatuta, eta bestetik, Santa Eufemiko atseden-gunea, pagoz inguratuta.

Udalerria osatzen duten auzoetan ospakizun ugari egiten dituzte, baina hauetaz gain, San Joan festak dira herriko jai nagusiak, ekainaren 24an; era berean, Santa Eufemia jai ezagunak ospatzen dira izen bereko ermitan irailaren erdialdean.

Ba al dakizu... ?

Gune berde ugari eta landa auzoetan sakabanatuta dauden baserriak dira herriko ezaugarri nagusiak.

Esteka interesgarriak