Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Atxondo

Atxondo herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko hego-ekialdean dago, eta Apatamonasterio, Arrazola eta Axpe herriek bat egin ostean sortu zen, 1962an.

Apatamonasterioko erdigunean, Arrazolako harana zeharkatzen duen bide bat hasten da. Bost kilometro ditu guztira, eta Anboto mendiko meatzeetako burdina eta kobrea Durangoraino eramaten zuen trena ibili zen bertatik 1920ra arte. Ibilbidea erabat laua da, eta harana mugatzen duten mendiak eta ondo zaindutako baserriak daude bertan, paisaiarekin bat eginda. Horrez gainera, bidean iturri batzuk daude, baita jatetxe batzuetarako sarrerak ere, atseden hartzeko.

Bidean aurrera jarraituz gero, ia konturatu gabe Marzanako San Martinen omenez egindako dorrea eta eliza ikusiko ditugu. Haranean bizi zen sendi boteretsu batena da: errota bat, bi burdinola eta zortzi baserri izan zituzten.

Leku eder honetara ekainean joaten bagara, San Joan eta San Pedro jaiez gozatu ahal izango dugu. Musika, antzerki eta beste hainbat ekitaldi ere antolatzen dituzte, eta giro ona izaten da nagusi Atxondoko kaleetan.

Ba al dakizu... ?

Bizkaiko hego-ekialdean dago, eta Apatamonasterio, Arrazola eta Axpe herriek bat egin ostean sortu zen, 1962an.

Esteka interesgarriak