Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Artzentales

Artzentales herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Enkanterriko herria, lautada batean dago, Kantabriako mugan, Tejada eta Saldoja gainen artean. Gardua, Garbea, Alen, Pico Miguel, Alto la Carcel eta Santelices mendiek inguratzen dute.

Herri txiki honek ezaugarri historiko interesgarriak gordetzen ditu bere baitan. Horiek ezagutzeko, San Miguel plazatik ekin diezaiokegu ibilbideari. Bertan, elkartzen ziren eskualdeko gaiak eztabaidatzeko antzina. Orain, originalaren ordez landatu zuten haritz gazte bat ageri da, eta han egiten zituzten arestian aipaturiko batzar horiek. Egun, "Kontzejuko ametz" izenarekin ezagutzen du jendeak. Horren alboan, XVI. mendeko San Miguel eliza errenazentista dago.

Historiari dagozkion kontu hauek ezagutu ostean, Artzentales inguratzen duten paraje politei errepara diezaiekegu. Horretarako, txangoa egin dezakegu Alen mendiaren magalean, belaze, harizti eta pagadi ederretan zehar.

Ba al dakizu... ?

Alen mendia inguratuz, hainbat ibilbide egiteko parada izango du bisitariak naturaz gozatuz.

Esteka interesgarriak