Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Artea

Artea herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Arteaga-Gaztelu-Elexabeitia, Arratia eskualdearen bihotzean; ingurune paregabean dago herri hau, Gorbeiako Parke Naturalaren alboan. Inguruetan, gainera, honako herriok daude: Arantzazu, Areatza, Dima, Zeanuri, Zeberio eta Orozko.

Euskal Baserriaren Ekomuseoa dago Arteaga-Gaztelu-Elexabeitian 1997. urtetik, baserriaren munduko tradizioa eta ohiturak gorde eta ezagutarazteko asmoz. Era berean, Meñaka eraikinean kokatuta dagoen Jeltzaleen Agiritegi Historikoaren museoa ere ikusiko dugu, eta han Euskadiko historiaren azken mendean zehar ibilbide ederra egin dezakegu.

Herriko museoak bisitatu ondoren, San Migel eliza ederrera eta San Martin baselizara joko dugu; halaber, aztarna arkitektoniko zaharrenak ere ikusiko ditugu, Torrea, Ugarte eta Galindo dorreak, kasu.

Arratia eta Laureta ibaiek zeharkatzen dute herria, Gorbeiako inguruetan jaiotzen diren bi errekek, hain zuzen. Hala, paisaia natural ederra osatzen du Arteaga-Gaztelu-Elexabeitiako herriak, eta ibilbide zein paseo atseginak eginez ezagutu ditzakegu parajeok.

Andra Mari zaindariaren jaiak dira Arteaga-Gaztelu-Elexabeitian ospatzen dituzten festa nagusiak, irailaren 8an. Handik egun gutxitara egiten dute ekitaldi handia, Merkartea nekazaritzako zein eskulangintzako azoka. Irailaren erdialdean antolatzen dute eta urtero jende andana biltzen da han.

Ba al dakizu... ?

Euskal Baserriaren Ekomuseoa dago Arteaga-Gaztelu-Elexabeitian 1997. urtetik. Euskal baserri munduko tradizioa eta ohiturak gorde eta ezagutarazteko museoa, alegia.

Esteka interesgarriak