Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arrigorriaga

Arrigorriaga herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Arrigorriaga Uribe-Bilbo eskualdean dago, Bizkaiko hiriburutik 8 kilometrora. Nerbioi ibaia igarotzen da herritik, eta Pastorekorta, Arboliko eta beste hainbat mendiri esker, paisaia ederra du inguruan.

Arrigorriagara doazen turistak harrituta geldituko dira hango eraikin ederrekin. Santa Maria Magdalena IX. mendean eraikitako parrokia azpimarra daiteke. Duela urte batzuk berritu zuten, eta, ondorioz, are gehiago edertu. Bestalde, Abrisketako San Pedroren eta Landaederragako Kristo Santuaren baselizak ere ikusteko modukoak dira; izan ere, ezaugarri arkitektoniko interesgarriak dituzte bi altxor horiek.

Halaber, hiriguneko eraikin zibilek ere aipamen berezia merezi dute. Dorretxeak eta Langileentzako Etxeak dira aurkituko ditugun adibideetako batzuk.

Arrigorriagan beti dago lekua aisialdirako, eta urteko edozein egun da ona hango giroaz gozatzeko. Herriko jaiak uztailaren 22an hasten dira, Santa Maria Magdalena Arrigorriagako zaindariaren omenez. Orotariko ekitaldiak antolatzen dituzten egun horietan: Nazioarteko Folklore Jaialdia eta gastronomia-lehiaketak, besteak beste.

Ba al dakizu... ?

Arrigorriagan beti dago lekua aisialdirako, eta urteko edozein egun da ona hango giroaz gozatzeko.

Esteka interesgarriak