Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arrieta

Arrieta herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Uribe Butroe eskualdean dago Arrieta Bizkaiko udalerria, Sollube mendiaren magalean eta 244 metroko altueran. Zelai berde zabalek eta mendiguneek paisaia ederra osatzen dute herrian; era berean, aldapa ugari ditu inguruetan, Oka-Butroe ibaiaren iturburutik hasita Sollubeko tontorrera arte, hain zuzen.

Arrietako auzorik garrantzitsuena Libao da; landa eremuko hirigune berezia bisitatuko dugu hemen, eta, ondoren, San Martin eliza neoklasiko ederra, Kruziferoa eta Kristo gurtzeko otoitz lekua ikusiko ditugu, besteak beste. Ibilbideari jarraituz, Andra Mari XVIII. mendean berreraikitako elizara iritsiko gara, Jainko auzoan. Halaber, udalerriko baselizak ere ikusgarriak dira: San Kristobal eta San Luis ermita, esaterako.

Bizkaiko lurraldearen zati handi bat ikus daiteke herriko edozein lekutatik, batez ere, Mungialdea eta Busturialdea eskualdeak. Era berean, Oiz, Anboto, Gorbeia, Udalatx eta Ganekogorta mendiak gailentzen dira paisaian.

Auzo eta ermita ugari daudenez, jai eta ospakizun asko egiten dira urtean zehar, baina herriko festarik garrantzitsuenak uztailaren 11an ospatzen dituzte; txerriaren hilketa egiten dute jai horietan, eta, hori dela eta, Arrietako odolosteak ezagunak dira nazioartean.

Ba al dakizu... ?

Auzo eta ermita ugari daudenez, jai eta ospakizun asko egiten dira urtean zehar.

Esteka interesgarriak