Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arratzu

Arratzu herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Busturialdeko eskualdean dagoen udalerri bizkaitarra da Arratzu, nahiz eta 1992. urtera arte Gernika-Lumoko auzoa izan. Gailur batean dago kokatuta, Golako ibaiaren ertzean, eta bailara osoa ikusten da bertatik. Landa eremua da nagusi Arratzun, eta hainbat auzok osatzen dute herria.

Gastiburu mendilerroaren mendebaldeko aldean topatuko dugu herritxoa. Inguru hartan eta Arratzuko etxe ospetsuan ere, Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu zituzten. Erdi Aroan, berriz, gerra askoren eszenatoki izan zen Arratzu, eta hala erakusten dute bertako dorre eta etxe sendoek. Horien artean, bi nabarmenduko ditugu: Montalban gailur batean kokatutako dorrea, XV. mendean berreraikitakoa, eta Zubiaur dorretxea.

Hainbat eraikin historiko eta monumentu daude ikusteko Arratzuko udalerrian. Batetik, Santo Tomas Apostoluaren eliza ederra bisita dezakegu. Errenazimenduko eraikina izan arren, moldaketa barrokoak zein neoklasikoak egin zizkioten, estilo biak modu ezin hobean uztartuz. Era berean, baseliza ugari daude Arratzun, herria osatzen duten auzoetan banatuta.

Arratzuko jai nagusiak abenduaren 21ean ospatzen dira, Santo Tomas Apostoluaren omenez.

Ba al dakizu... ?

Arratzuan jai ugari izaten dira urtean zehar, horien artean abenduaren 21ean ospatzen den Santo Tomas Apostoluren omenezko jaia.

Esteka interesgarriak