Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arrankudiaga

Arrankudiaga herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Arrankudiaga, nekazaritza giroko udalerria, Arratia eskualdeko mendebaldean dago. Hainbat auzok osatzen dute herri txiki hau, Ganekogorta, Untzetapiku, Goikogane eta Kamaraka mendien babesean.

Hala, Bizkaiko herri honek bista paregabeak ikusteko aukera eskaintzen digu inguruko gailurretatik. Era berean, Nerbioi ibaiak zeharkatzen du Arrankudiaga, bere ibilbidean egitura politak eratuz.

Jasokundeko Andre Mariaren eliza dotorean abiatuko dugu gure ibilbidea, Elexondo auzoan, hain zuzen. Handik, Iberlandako auzora egingo dugu salto, herriko panoramika ederra ikusteko.

Zollo auzoan barneratuz, Arrankudiagako eta inguruetako bista paregabeek liluratu egingo gaituzte. Halaber, San Martin ermitara joko dugu, Zollo auzoan bertan kokatutako baselizara, alegia.

Herriko jai nagusiak abuztuaren erdialdean ospatzen dituzte, Andre Mariaren omenez.

Ba al dakizu... ?

Herriko jai nagusiak abuztuaren erdialdean ospatzen dira, Andre Mariren omenez.

Esteka interesgarriak