Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Areatza

Areatza herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoaren barrualdean dago Areatza udalerria, Arratia-Nerbioi eskualdean, eta Gorbeia mendiak, Bizkaiko mendirik garaienak, babesten du herria.

Areatzara iritsi bezain laster, hango alde zaharrean murgilduko gara, harrizko kale estuetatik barrena. Bertan, herriko etxe bereziak ikusteko aukera izango dugu, euskal kutsua duten eraikinak, hain zuzen.

Interes handiko ondare arkitektonikoa dauka Areatzak; hori dela eta, monumentu multzo izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Arratia ibaiaren eskuinaldean eta Zubizarra zubiaren aurrean, Santa Isabel komentua aurkituko dugu. San Bartolome elizara joango gara ondoren, XIX. mendean eraikitako eraikin xumera, alegia. Handik, plazaren inguruan dauden herriko eraikin esanguratsuenetara iritsiko gara hurrena: Gortazar jauregira, Riscal jauregira eta udaletxe neoklasikora, besteak beste.

Gorbeiako magalean egonik, Areatza mendi-ibiliak egiteko abiapuntua da mendizale askorentzat. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko gunerik ederrenetakoa da Gorbeiako Parke Naturala, balio natural zein kultural handikoa.

Ba al dakizu... ?

Gorbeiako magalean egonik, gune paregabean, mendiko ibilaldi askoren abiapuntua izaten da sarritan Areatza

Esteka interesgarriak