Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arantzazu

Arantzazu herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Arratia-Nerbioi eskualdean dago Arantzazuko elizatea, Bizkaia lurralde historikoaren hegoaldean, eta Arratia ibaia igarotzen da udalerritik.

Bizkaiko artzapeza Arantzazun bizi izan zen XIV. mendean eta han zuen epaitegia. Hala, mendixka ugariz osatutako paisaia eder horretan, eraikin historiko asko daude. Arratia ibaiaren inguruetan, Pedro Apostolu Deunaren eliza ikusgarria, erretaula barroko ederra duen XII. mendeko tenplua, azpimarratu behar dugu. Halaber, Zelaia zubia, Errotalde errota, Atutxa Etxeko armarria eta Vildosola Arantzazugoiti auzoko zubia ere nabarmentzeko moduko monumentuak dira.

Landa giroa nagusi da herrian, eta baserri zein baseliza ugari topa ditzakegu Arantzazuko lurretan. Beraz, euskal arkitektura herrikoia ezagutzeko aukera paregabea dugu. Landa-turismorako ere egokia da inguru hori, Gorbeiako Parke Naturala handik oso gertu baitago.

Ba al dakizu... ?

Herriko jai nagusiak Pedro Apostolu Deunaren omenez ospatzen dira Arantzazun, ekainaren 29an.

Esteka interesgarriak