Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Arakaldo

Arakaldo herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia eta Araba lurralde historikoen arteko mugan dago Arakaldoko udalerria, Nerbioi ibaiaren eskuineko aldean. Egun, biztanle gutxien duen Bizkaiko herria da eta hainbat auzotan dago banatuta, guztiak ere nekazaritza girokoak.

Udalerriaren erdi-erdian dago herriko plaza ederra; bertan daude, gainera, Arakaldoko udaletxea eta Santa Marina eliza dotorea, haren elizpe zoragarriarekin.

Bizkaiko udalerria Untzueta mendiaren (766 m) magalean kokatuta dago, eta, hortaz, paraje liluragarriak ikusteko parada eskaintzen digu. Halaber, ibilaldi ugari egiteko aukera paregabea izango dugu Arakaldon, paisaia zoragarriz betetako ingurune naturala ezagutuz horrela.

Ba al dakizu... ?

Uztailaren 16an ospatzen dira Arakaldoko jai nagusiak, Santa Marinaren omenez.

Esteka interesgarriak