Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Amoroto

Amoroto herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko lurralde historikoan dago Amoroto, Lea Artibai eskualdearen iparraldean, eta Mendexa, Gizaburuaga eta Aulesti udalerrien artean. Eskualdeari izena ematen dioten erreka biak ditu inguruan Amorotok; mendebaldean, Lea ibaia dauka eta ekialdean ostera, Artibai.

Elexalde, Odiaga, Ugaran eta Urrutia auzoek osatzen dute Amoroto, eta hirigunea Elexalde auzoan bertan dago, mendixka eder baten gainean. Herriko plazan udaletxea ikus dezakegu, eta, alboan, berriz, San Martin eliza. Elexalde auzo osoa bezala, XVIII. mendean berreraiki zuten parrokia hori, eta tenplu neoklasikoa da ordutik.

Enparantza bezain dotoreak dira inguruko etxeak, Iturraran Bekoa baserria, esaterako. Etxe gehienek kalitate handiko arkitektura dute, eta ingurua ere oso ondo dago zainduta.

Udalerriak ezkutatzen dituen ingurune naturalak hobeto ezagutzeko, hainbat ibilbide jarriko dizkigu eskura Amorotok. Herriko interesguneak bisitatzeko aukera ezin hobea da hau, eta leku esanguratsuenetara bideratuko gaitu, hala nola San Migel eta Santa Barbara baselizetara eta herriko kobazulo zein errota nagusietara.

Herriko jai nagusiak, San Martin festak, uztailaren hasieran ospatzen dira Amoroton; ekitaldiz betetako jai-egitarau oparoaz gozatzeko aukera paregabea egoten da herrian.

Ba al dakizu... ?

Amorotoko leku esanguratsuenak dira San Miguel eta Santa Barbara baselizak, kobazuloak eta errotak.

Esteka interesgarriak