Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Amorebieta-Etxano

Zornotza herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Euskal Autonomia Erkidegoaren erdi-erdian dago Zornotza, Bizkaiko lurralde historikoaren barruan. Ibaizabal ibaia igarotzen da herritik, eta paisaia malkartsua da nagusi; besteak beste, Bizkargi eta Urrimendi mendiak nabarmendu ditzakegu inguruotan.

Hainbat auzok osatzen dute Durangaldeko udalerria, eta, ondare historikoari dagokionez, monumentu asko aurki ditzakegu horietan. Zornotzako hirigunean bertan ekingo diogu gure ibilbideari, erretaula nagusi ikusgarria daukan Jasokundeko Andre Mariaren elizan. Cancelada jauregia, eraikin neoklasiko ederra, bisitatu ondoren, Bernagoitia auzora iritsiko gara, San Migel eliza eta Berna dorrea, erdi-aroko elementuak gordetzen dituen eraikina, ikusteko hain zuzen. Era berean, bailara osoko eta inguruetako mendien bista ederrak ikus ditzakegu handik.

San Antonio auzoan barneratuz, Dudeako San Migel ermita bisitatuko dugu, udalerriko dotoreenetakoa. Larreako zonaldean, bestalde, Larreako Komentua deituriko eliza eta Lopez jauregia, eraikin neoklasiko ederra, azpimarra ditzakegu. Azkenik, Etxano eta Boroa auzoetara joko dugu; biak ere nekazaritza giroko gune lasai eta atseginak dira eta hainbat baserri ikus ditzakegu han-hemenka. Handik gainera, Oiz eta Belatxikieta mendien panoramika ikusgarriez gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Urtean zehar, jai egun asko izaten dira Zornotzan, baina herriko festa nagusiak, Karmengo Amaren omenez ospatzen direnak, uztailaren erdialdean antolatzen dituzte.

Ba al dakizu... ?

Urtean zehar jai egun ugari izaten dira Zornotzan, baina herriko jai nagusiak, Karmenak, uztailaren erdialdean ospatzen dira.

Esteka interesgarriak