Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Alonsotegi

Alonsotegi herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaia lurralde historikoan dago Alonsotegi, Kadagua ibaiak Sasiburu, Ganekogorta eta Pagasarri mendien artetik eratzen duen pasabidean, hain zuzen. Iparraldean, Barakaldo eta Bilborekin egiten du muga; hegoaldean, Arrankudiaga eta Gueñes ditu, ekialdean, aldiz, Arrigorriaga eta Bilbo, eta mendebaldean, azkenik, Gueñes.

Alonsotegik 1991ko urtarrilaren 1ean hasi zuen ibilbidea udalerri gisa, Barakaldotik banandu ondoren. Bizkaiko herririk menditsuenetakoa da eta edonor erakartzeko moduko aberastasun naturala dauka, landarediari eta faunari dagokionez.

Paraje dotore horiek ikusteko hainbat ibilbide daude herrian, Zamundi eta Azordoiagakoak, kasu. Halaber, baseliza asko daude Alonsotegin zehar sakabanatuta, tartean, San Martin, Kiteria eta Nuestra Señora de la Guia, eta horiek ezagutzeko ibilaldi politak egin daitezke. Izan ere, ondare kultural aberatsa du herriak. Erdigunean, esate baterako, San Bartolome eliza eta Barrenkaleko langileen etxebizitzak azpimarratuko ditugu. Azken horiek, XX. mendearen lehen erdian egin zituzten, Bizkaiko zonalde hartan meatzaritzak eta, oro har, industriak izan zuen hazkundearen ondoren.

San Bartolome zaindariaren jaiak dira herriko ospakizun nagusiak, abuztuko azken astean; hala ere, Alonsotegiko jai giroaz gozatzeko aukera izango dugu irailaren hasieran ere, San Antolin festetan.

Ba al dakizu... ?

Abuztuaren amaieran San Bartolome jaiak ospatzen dituzte eta irailaren hasieran, aldiz, San Antolinak.

Esteka interesgarriak