Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Ajangiz

Ajangiz herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Ajangiz Busturialdea Bizkaiko eskualdean dago, Urdaibai Biosfera Erreserbaren barruan bete-betean. Hainbat paisaia mota biltzen ditu naturgune paregabe horrek eta herria mendi-mazelan dago kokatuta, Gernika-Lumotik oso hurbil.

Udalerria inguratzen duen paisaia berdea nabarmentzekoa da. Baso atlantikoek eta kostako artadiek estaltzen dituzte Ajangiz inguruko lurrak. Erdigunean, berriz, herriko plazan, bi eraikin ikustea merezi du; Jasokundeko eliza, Juan Bautista de Belaunzaranek XIX. mendean egindakoa, eta udaletxe neoklasikoa.

Herriko enparantzatik bista ikusgarria dago gainera. Oka ibaiaren ibar ederra ageri da begi-bistan. Itsasoratu baino lehen, ibaiak meandro asko marrazten ditu ibilbidean eta tartean ongi gordetako padurak daude. Bertan hartzen dute atseden hegazti migratzaile askok.

Ba al dakizu... ?

Udalerria Urdaibai Biosfera Erreserbaren erdian kokatuta dago.

Esteka interesgarriak