Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Abanto-Zierbena herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena Bizkaiko burdin aztarnategiaren erdigunean, ipar-mendebaldeko kostaldean, dagoen herrietako bat da. Bertan, meatze-jatorriko herriak eta auzoak daude: Gallarta, Putxeta, Triano, Balastera eta Las Calizas, besteak beste.

Herri hau bisitatzea erabakitzen duen bidaiari orok inguruko paisaia bitxia ikusi ahal izango du. Han-hemenka, antzinako meatze-azpiegituren hondarrak aurki ditzakegu, eta, horien artean, Jose y mina Las Carreras auzoko meategiaren kiskaltzeko labeak eta Gerente lakua, antzinako mea-zuloa, azpimarratuko ditugu. La Bargako inguruak ere aho zabalik utziko du bisitaria. Han, kareharrizko orratzak lurretik irteten dira Cristina meategian. Ezequiela putzuko euskarria ere aipagarria da; Agruminsa meategia aireztatzeko sortu zuten eta Bizkaian zutik dirauen bakarra da.

Industria jarduera horren gaineko xehetasunak gertutik ezagutu nahi izanez gero, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa bisita daiteke Gallartan. Museo horrek meatzaritzaren ondare industriala babestea du xede. Han, meatze-ingurunean dauden hondarrei buruzko bitxikeria eta ezaugarri guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Halaber, soilik hementxe gorde dituzten zenbait altxor ikusteko aukera eskaintzen dute.

Ba al dakizu... ?

Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena zuzenean lotuta dago meatzaritzarekin Mundu hori hobeto ezagutzeko, Meategien Museoa bisita daieke.

Esteka interesgarriak