Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Bizkaia


Abadiño

Abadiño herri bizkaitarra
Datu orokorrak

Bizkaiko herri hau Durangaldea eskualdean dago. Ibaizabal eta Urkiola ibaiak igarotzen dira bertatik, eta ingurua erabat berdea da, mendi eta zuhaitz asko baitaude.

Abadiñora heldu eta berehala, aho zabalik utziko digute bertan ikusiko ditugun historia luzeko eraikinek. Muntsaratz Dorrea, esate baterako, IX. mendekoa da eta Bizkaiko eraikuntza errenazentista garrantzitsuenetakoa dugu. Bestalde, Astola Etxea nabarmentzeko moduko beste altxor bat da. Garai batean, jarduera politiko eta administratibo askoren gune izan zen. Gaur egun, ostera, eskualdeko hainbat elkarteren egoitza da. Erdigunetik kanpo, Urkiolako Parke Naturalaren bihotzean topatuko dugu San Antonio Santutegia, mendi zoragarriz eta harizti, pagadi eta lizardiz inguratuta.

Bestalde, kirola maite dutenek ere aukera aparta dute Abadiñon; izan ere, oinez, bizikletaz eta zaldiz egin daitezkeen ibilbideak ugari dira. Era horretan, gainera, herri inguruan dauden paraje ederrak miretsi ahal izango ditugu.

Herriko jai nagusiak (Santo Domingo) maiatzaren 12an hasten dira, eta nahi duenak festetan bizi den giro apartaz gozatu ahal izango du. Egunotan, Bizkaiko herri horretako kaleak musikaz eta dantzaz blai egoten dira. Horrez gainera, badira azpimarratu beharreko beste bi erromeria: San Blas egunean, otsailaren 3an, ospatzen dute lehendabizikoa, eta ganadu azoka garrantzitsua egiten dute bertan. Bestea, ekainaren 13an, San Antonio egunean, egiten dute Urkiolako Santutegiaren inguruetan eta jendetza handia biltzen da orduan. Ohiturak dioenez, neska ezkongaiek senarra azkar aurkitzeko Santutegiaren aurrean dagoen harri handiari bueltak ematen dizkiote.

Ba al dakizu... ?

Otsailaren 3an San Blas jaia ospatzen da Abadiñon. Horretarako feria nagusia egiten dute eta ganadua eta bertako produktuak ikus daitezke. San Blas opil ezagunak ere eros daitezke.

Esteka interesgarriak