Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Zuia

zuia herri arabarra
Datu orokorrak

Araba lurralde historikoan dago Zuia, eta Koadrilari izena jartzen dion udalerria da. Horretaz gain, 13 herriz osatuta dago eta Murgia da bertako herri nagusia edo auzoburua.

Udalerri arabar honetako bidaia hasteko, Zuiako ia herri guztietan dauden baserri handiak bisitatuko ditugu. Erdi Aroko baserriak dira eta, etxe horietako asko, gainera, familia askoren arteko borroken agertoki izan ziren antzina.

Zuiako inguruan, eta Bitoriano herritik igota, Oroko haitzak ezagutuko ditugu, Zuia osorik inguratzen dute pagadiz eta hariztik betetako natur gune dotorea; halaber, han dauden ikuspegiak dira, zalantzarik gabe, bisitariak inguruotan aurkituko duen interes gune nagusia. Horretaz gain, udalerriko eraikin erlijioso nagusia ere gune horretan dago, Oroko Santutegia, XVI. mendekoa.

Bestalde, baso zabaletan zehar abiatuz gero, Jugo herritik gertu, Jugatxi ermita ikusiko dugu, erretaula barrokoa duen nekazaritza estiloko eraikin ederra, XIII. mendekoa. Horretaz gain, Jugatxiko atsedenlekua ere ermitaren inguruan dago.

Azkenik, bisitari azken ukitua emateko, eztiaren museora joan gaitezke, eta han, produktu honi buruzko bitxikeria guztiak ezagutu ahal izango ditugu. Izan ere, eztia erauzteko eta ontziratzeko areto berezia dago, eta erlezainak hara joaten dira uzta lantzera.

Ba al dakizu... ?

Murgia da Zuia udalerriko auzoburua edo herri nagusia.

Esteka interesgarriak