Cookie erabilera: Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, Cookie politikan. | Itxi
Esp | Eus

Tokiko Direktorioa


Udalerriari buruzko informazioa

Herrialdeen estatistika informazioa Eustat.

Araba


Zambrana

Zambrana herri arabarra
Datu orokorrak

Arabako lurralde historikoan dago Zambrana, Añana eskualdean. Lau auzok osatzen dute udalerria eta Zambrana bera da auzoburua.

Arabako herri hau ezagutzeko ibilbidea hirigunean bertan hasiko dugu, hango harresidun etxeak eta Santa Luzia eliza bisitatuz. Berganzo herrian, bestalde, San Migel parrokia ikusiko dugu, erretaula erromaniko ederra duen eliza, hain zuzen.

Ondoren, Portilla herrirako bidea hartuko dugu, izen bereko gaztelu ospetsua ikusteko. Inguruan, gainera, paisaia natural ederra dauka eta, hortaz, Arabako zonalde honetako ikuspegi paregabeak ikusteko aukera ezin hobea izango dugu gaztelutik bertatik.

Bestalde, urtean zehar hainbat jai egun ospatzen dira Zambranan. Santa Luzia zaindariaren jaiak, esaterako, uztailaren azken asteburuan ospatzean dira; jai herrikoiak, ostera, irailean izaten dira, San Isidroren omenez.

Ba al dakizu... ?

Lau auzok osatzen dute Zambranako udalerria.

Esteka interesgarriak